ALGARA konpartsak Ipar Euskal Herriari eskaintzen dion egunean Adur Larrea eta Xabirekin Kaskarotenea ikastolaz jardun gara. Kaskarotenea Ziburuko (Lapurdi) ikastola da. Bi urte daramate bertan eta hirugarrena hasteko moduan izan badira, zailtasunak zailtasun. Dena dela ikastola honen ibilbidea ez da batere erraza izaten ari, lurrekin zailtasunak dituzte, espazioarekin… Ikastolaren ibilbideaz eta erronken inguruan mintzatu gara.
Ibai eta Asier hurbildu zaizkigu Txori Barrote konpartsatik, aurtengo programazioaz mintzatu dira. Esan digutenez, irizpideen artean emakumeak agertokian egotea eta euskara ahal beste present egon dadin programazioan. Ahalegina egin dute egunez programazioa bultzatzeko, baina, diotenez, ez da joera berria, duela urte batzuk konpartsa askotan hasitako joera baino. Sukaldaritza talde serioa […]