Topo, Gontzal, Mikel, Txad eta Gorkak osatzen dute Ama Say. 1991. urtean hasi zuten ibilbidea, nahiz eta bidean hainbat geldialdi egin dituzten. Gainera, taldekideak ere aldatzen joan dira. Egun, gogotsu eta indar handiarekin daude, eta udan deskantsatzeko astia izan duten arren, kontzertuetara bueltatzeko desiatzen daude. Abuztuaren 20an, asteartean, Algara Konpartsan arituko dira zuzenean. Haiekin batera, Eire eta Itzek taldeak era arituko dira eta ondoren Nahia DJak jarraituko du gaua girotzen.
Deskargatu hemen.