Algara Konpartsak urtero eskaintzen dio Iparraldeari egun bat. Aurten Etxauzia proiektuak eta Kaxkarotenea ikastolak leku berezia izan dute. Kattalinekin, Etxauzia elkarteko kidearekin, hitz egin dugu Etxauzia proiektuaz. Etxauzia Baigorrin (Nafarroa Beheran) dagoen Erdi Aroko gaztelua da. Miamiko bikote aberats bat gaztelu honen jabe omen da. Urtean behin baino ez dute gaztelua erabiltzen, oporraldi txiki bat egiteko. Etxauzia elkartearen proiektua salgai dagoen gaztelu eder eta handi hau erostea da bi helburu nagusiekin: ekimen kultural zein soziopolitikoen bilgune izan eta baita euskal diasporarena ere.
Deskargatu hemen.