Amooma taldea zuzenean Algara Konpartsan abuztuaren 24an

Amooma taldekoak kontzertuaren arabera 8, 10 edo 12 lagun dira taulagainean; eta taldea 2018. urtean sortu zuten Bilbon. 2020an atea zuten “Welcome to Bilbao” haien lehen lana , 2022an “Soul Biscuit” diskoa eta aurten Bilboko Kafe Antzokian grabatutako zuzenekoa. Abuztuaren 24an, ostegunean, zuzenean arituko dira Algara Konpartsan eta gurera etorri zaigu Jorge Varela taldeko gitarrista. Varelak kontzertuan zehar sorpresatxo batzuk egongo direla azaldu digu, baina ez du inongo aurrerapenik egin, kontzertura joan beharko da zer den jakiteko.

Ostegunean, abuztuaren 24an, Akatz taldea ere arituko da zuzenean Algara Konpartsan.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Konpartsek protokoloak egokitu dituzte eraso mota gehiagori aurre egiteko

ol. Abu 18 , 2023
Bilboko konpartsak erasoen aurkako protokolo berriak landu dituzte aurten. Gaur goizean agerraldi jendetsua egin dute Areatzan, autodefentsa feminista aldarrikatuz. Txosna gunean  leku segurua dela aldarrikatu dute, urte osoan zehar lan taldeak protokoloak lantzen ibili ostean protokoloak eraldatu dituzte. Jarrera guztiak ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute. Bukatzeko, Bilboko Mugimendu […]

Honekin lotuak