Magia saioa izan dugu gaurko saioan, Aitor eta Iñigo batu zaizkigu, Tor eta Txoborro magoak. Aste Nagusia elkarrekin ikuskizuna eskaini dute, Aztikeriak izenekoa. Gaztetik izan dute afizioa magiarekiko. Magia aztiak egiten duena sinestean datza, magia buruan sortzen da. Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? […]
Aste Nagusia 17
Arriaga plazan Kukai dantza taldeak “Topa “ ikuskizun berria aurkeztu du. Aste Nagusiko saio berezira batu zaigu Jon Maia dantzari eta koreografoa. Urte garrantzitsua izan da Kukai dantza taldearentzat, max sariak etxera ekarrita ikuslegoaren berotasuna sentitu dute. Udan egun batzuk atseden hartu ostean egun Topa kale ikuskizuna eskaintzen dabiltza. Kataluniako […]
Bilboaldeko Priscilla Band izan dugu gure artean. Gaur Algara konpartsan kontzertua dute. Joseba Negro musikaria batu zaigu saiora. 2005ean sortutako taldean gitarra, baxu eta bateriaz gain, hammond, perkusio, saxo, tronpeta eta hainbat abeslari daude. Priscilla Band-ek batez ere zuzeneko emanaldietan garatu eta zehaztu ditu bere soinua eta estiloa. Priscilla Band […]
Soiartze eta Ander etorri zaizkigu Hau Pittu Hau konpartsatik, urtero ematen duten Euskara saria aurten norentzat eta zergatik izango den azaltzeko. Uriola agerkari digitalak jasoko du euskaltzale konpartsa honen aitortza, euskaraz Bilboaldeko berriak bildu eta zabaltzeko egiten duen lan itzelagatik. Konpartsan 15 urte daramatzate sari hau ematen, “urtean zehar egiten […]
Japoniatik iritsi berri da Aneguria kantari eta disko jartzaile bilbotarra, oraindik jet lag-a kendu gabe bildu da Aste Nagusian jai lag-a duten bilbotar askorekin. Bertan ibilitakoak kontatu dizkigu eta berak lantzen dituen musika estiloen inguruan jardun du, baita La Basurekin sortutako Eskina femenina ekimenaz, rap-aren eta bertsolaritzaren arteko uztarketaz ere. […]
Ibai eta Asier hurbildu zaizkigu Txori Barrote konpartsatik, aurtengo programazioaz mintzatu dira. Esan digutenez, irizpideen artean emakumeak agertokian egotea eta euskara ahal beste present egon dadin programazioan. Ahalegina egin dute egunez programazioa bultzatzeko, baina, diotenez, ez da joera berria, duela urte batzuk konpartsa askotan hasitako joera baino. Sukaldaritza talde serioa […]
ALGARA konpartsak Ipar Euskal Herriari eskaintzen dion egunean Adur Larrea eta Xabirekin Kaskarotenea ikastolaz jardun gara. Kaskarotenea Ziburuko (Lapurdi) ikastola da. Bi urte daramate bertan eta hirugarrena hasteko moduan izan badira, zailtasunak zailtasun. Dena dela ikastola honen ibilbidea ez da batere erraza izaten ari, lurrekin zailtasunak dituzte, espazioarekin… Ikastolaren ibilbideaz […]
Algara Konpartsak urtero eskaintzen dio Iparraldeari egun bat. Aurten Etxauzia proiektuak eta Kaxkarotenea ikastolak leku berezia izan dute. Kattalinekin, Etxauzia elkarteko kidearekin, hitz egin dugu Etxauzia proiektuaz. Etxauzia Baigorrin (Nafarroa Beheran) dagoen Erdi Aroko gaztelua da. Miamiko bikote aberats bat gaztelu honen jabe omen da. Urtean behin baino ez dute […]
Federico García Lorcaren obrarik ospetsuenetakoa da “La Casa de Bernarda alba”. Garai bateko Andaluziaren erretratua, emakumeek sufritzen zuten errepresioaren, ezberdintasunaren era haien kontrako bortizkeriaren irudi tragikoa. Deustuko 6. Pabilioian emakume talde batek antzezlana martxan jartzea pentsatu zuten. Orain, Aste Nagusian, Lorcaren maisulana bigarren denboraldiz eskaintzen ari dira. Bilbo Hiria Irratian […]
Zaparrada haur konpartsan dabiltzan Robustiana eta Zeledonio izan ditugu, barka, Rita eta Koldo. Aurten prestatu dituzten ekimenez, konpartsa berezi honen helburuez eta giroaz jardun dute. Bigarren asteburuan, Aste Nagusiaren azken egunetan, familiak desagertzen omen dira Bilbotik, horregatik aurreko egunetara mugatu dute euren aurtengo egitaraua. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170824_zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.