Irudiz irudi, binetaz bineta euskal komikigintzearen historiaren zati inportante bat ikusi daiteke Bilboko Bizkaiko Foru Liburutegian,Euskal Herrian egin diren komiki lanen aukeraketa bat egin dute “Euskal komikia 1975- 2017” erakusketan. Erakusketan batez ere testuak eta irudiak daude ikusgai 35 paneletan. Bitrinetan, berriz, jatorrizko argitalpenak ikus daitezke. Mikel Begoña da erakusketa honetako komisarioa eta bera izan da erakusketan barrena eraman gaituena.
Larunbata eta Igandean Ipuinen Magiaz Mundua Aldatzera gonbita egin digute Aminata ipuin jaialdiaren eskurik. Istorio hau Senegal eta Bilbo elkartzen ditu eta mundua beste ikuspegi batez ikusteko forma hurbildu nahi digu.Hainbat herrialdetatik heldutako kontalariak istorioak elkarbanatzeko prest daude Nerea Perez Arrospideren ideia burutzeko asmoz eta sugarra bizirik mantentzeko asmoz.Helburua Senegaleko […]