IBAIZABAL”Lurraren alde bil gaitezen”

Lelo horrekin ekintza sorta antolatu du Donostiako AHTren aurkako taldeak. Hilaren 14an hasiko dira afari-merienda. antzerkia eta talde horren aurkezpenarekin. Igandean, azaroaren 16an Mendi martxa egingo dute Martutenetetik Errenteriaraino. Hurrengo asteko astezkenean, 19an, batzarra egingo dute AHT Gelditu! Elkarlanarekin, abenduko mobilizazioak bultzatzeko Donostia mailan. Eta bukatzeko, hilaren 20an “Itoitz hustu arte” bideoa ikusiko dute. Ekitaldi horien helburua, egoera saltzeaz gain (AHT, Jaizkibelgo super-portua, errepide berriak..) jendea batzea eta eztabaida bultzatzea da, Mikel Alvarez Donostiako AHTren aurkako taldeko kideak azaldu digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster

og. Aza 13 , 2008
Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster, saio berezia eta bikaina prestu digu Pedro Elias Igartuak Hego Afrikako emakume kantari garrantzitsu honi buruz. Kantuen artean, bere biografiako hainbat datu tartekatuz, Miriam Makebaren ibilbide musikala zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu: hasierako urteak Hego Afrikan, Londresko aldia, Estatu Batuetako egonaldia, Ginea Konakrira […]

Honekin lotuak