Komikiaren munduarekiko hitzordua Getxora itzuliko da irailaren 29tik urriaren 1era, 21. Komiki Azokaren eskutik. Ohi bezala, bertan, sektoreko figurei egingo zaien omenaldia izango da eta aurten Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Azken hau izan dugu gurean, azokan zehetasunak ekartzeaz gain, azken urtetan euskarazko […]

  Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, […]

Adur Larrea marrazkilariak Lurbinttoko ohoinak liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Elkar argitaletxeko Juan Mari Larrartek lagunduta. Ohoinak aipatzen zituen bertso zahar batetik abiatuta, ikerketari ekin zion Larreak. Liburuko marrazkiak berak eginak dira, noski, baina aurreko eleberri grafikoetan ez bezala, oraingoan testuak ere berak eginak dira. Iaz EKE-Elkar literatura beka eskuratu […]

Iruleak komikia dugu mintzagai datozen minutuetan Garazi Albizuak eta Olga Carmona Peralen lana dugu Txalaparta argitaletxeak plazaratu berri duena. Garazi Albizua batu zaigu irratian. Iruleak hiru dira: Kloto, Lakesis eta Atropos, mitologiatik datozen hiru pertsonaia. Mar gaztea dugu bestetik, bere bizitzan eragin nahi dute Iruleak… Eta eragite horretarako hiru emakume […]

Santa Ageda bezpera  honetan, ohiturekin jarraituz kantu kantari ibiliko gara. Usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz. Arratsaldeko zazpietan hasiko dute ibilbidea Kirikiño Ikastolaren atarian, Gabriel aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleak ere kantuan aterako dira gaurkoa 13:;00etan hasita arratsalde osoan zehar eskean […]

Sakoneko kazetaritza grafikoa egiten du Joe Sacco marrazkilariak bere erreportajeen bidez. Ez dira erreportaje idatziak soilik, komiki eran eginak baizik. Eleberri grafikoa edo komiki serioa azken urteotan zabaldu den gisa berean, berak egiazko gatazka sozial bat edo gerra bat kontatzeko baliatzen du molde hori. Bere kazetaritza kronika ilustratuen bidez Gazako […]

Komiki Azokaren 19. edizioa ospatuko da urriaren 1etik 3ra bitarte, egitarau zabalarekin, eta 40 saltoki izango ditu Areetako Geltoki plazan, oraingoan karparik gabe. Aurten Kim eta Simonides egileak omenduko dira, eta lehen aldiz profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira. Amaia Ballesteros komikigileak komikiaren hastapenei buruzko tailerra emango du bertan eta […]

Txakolingunea gidatutako proiektuak txakolina eta komikia hiru ekimenetan kokatzen ditu. Komikiaren mundua eta txakolinarena uztartuko dituen hainbat jarduera eskainiko ditu “Txakomic”-ek. Gainera, bi hilean behin Bizkaiko txakolinaren tradizioari buruzko istorio bat argitaratuko da. Guztira zazpi istorio izango dira 2022ko abenduan argitaratuko den “Istorioak txakolinarekin” liburua osatuko dutenak. Aldi berean, Bizkaiko […]

Lehiaketaren lehen aldi honetarako gaitzat Amaiurko gazteluaren setioa aukeratu da Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; bakarka edo taldean egin daitezke. Komiki lehiaketaren lehen […]