Burdin Hesia hautsi ondoren, eta Artxandako azken erresistentzia gunea suntsituta, Frankistek Bilbo hartzea egun batzuetako kontua izango zela iritzita, Eusko Gudarostea Santander alderantz erretiratzea eta hirigunean zibilen kalterako izango ziren borrokak ekidite aldera, Bilbo entregatzea deliberatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, gudariek ezkerralderantz alde egin ahala hartu zuten Bizkaiko hiriburua Francoren aldekoek. 1937ko ekainaren 19a zen…
Datozen asteetan bi familia kaleratuak izateko arriskuan daude Bilbon, inolako alternatibarik eskaini gabe kale gorrian gera daitezkeelarik. Egoera salatzeko eta bi familien etxebizitzak defendatzeko deia egin dute gaur Bilboko auzokideek, ohartaraziz halako egoerak geroz eta ohikoagoak direla eta ezin direla normalizatu. AZET etxebizitza sindikatutik adierazi dutenez, “etxegabetzeak dira kapitalismoak eragiten […]