BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen

Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz, besteak beste. 2001eko otsailaren 21ean hil zen Arantzazun.

Deskargatu hemen.

One thought on “BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen

  1. Oebeleungo mutila, baserri baszterretik, Arantzazu bazterrera aldatua, izadi biziaren keinuen begirale adikorra zan: egualdien joan-etorriak, aldien uneak, landaretzaren loratzea “ELORRI” Arantzazuko atxartean. Miragarria benetan, izadiaren deia komentu bakardadean. Hori da Biitoriano Gandiagaren poesia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Liher taldeak martxotik aurrera "etenaldi luze bat" iragarri du

al. Urr 9 , 2023
Duela ia hilabete eman zuen berria taldeak, eta gaur gurekin izan da Lide Hernando erabakiaz eta datorrenaz hitz egiten. 2015ean Donostian eratu zuten taldea Lide Hernandok, Iñigo Etxarrik, Joshka Natkek eta Ander Berzosak. Zortzi urte, lau disko, bi EP eta ehunka kontzertu eskaini dituzte bai Euskal Herrian bai kanpoan. Hernandoren […]

Honekin lotuak