Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina martxan

Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera hurbildu gara. Amaia kareaga medikuak eman dizkigu azalpenak. Esan bezala Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra da, eta edonor erasan dezake. Gehienetan onbera da, baina arazo larriak sortu ahal dizkie biriketako, bihotzeko, eta gibeleko gaixotasun kronikoak dituztenei eta diabetesa dutenei. Bestalde, garrantzitsua da 65 urte baino gehiago dutenek txertoa jartzea, gaixotasunik ez badute ere. Jendea animatzeko kanpaina martxan jarri dute eta Jose Angel Iribar izan da gaurkoa txertoa hartu duen lehenengoa, txertoarekin esperientzia hona izan duela kontatu digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hika Ateneoak 20 urte bete ditu

al. Urr 23 , 2017
Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]

Honekin lotuak