Don Inorrez, Imanol Ubedaren proiektu berria

Don Inorrez talde berria gaur aurkeztu du Imanol Ubedak, lan berria esku artean. Lehen diskoa bada ere esperientzia handiko musikariak biltzen duen proeiktua dugu. Bide Ertzean talderen mugagabeko etenaldiaren ostean Imanol Ubedak kantuak egiten jarraitu eta 2018ko udaberrian Don Inorrez aurkeztu du. Mugiro bila izena du bildumak, Paco Loco ekoizle ezagunarekin landu dituzte kantuen grabaketak, kantuei soinukera ezberdina ekarri dio ekoizleak. Imanolen nahia Bide Ertzeanetik aldentzea izan da. Hitzei dagokionez, ironia darte kantuak, kritikoak , zirikatzaileak dira. Zuzenean Apirilaren 12an aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokiko kutxa beltzean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Burujabetza energetikoak... zer esan nahi du?

az. Mar 21 , 2018
Burujabetza energetikoa herritarren boterea errebindikatzen du, energiaren produkzio eta banaketaren sistema kontratatzeko, energia oinarrizko giza-eskubide bat baita, espekulazio eta pilatze logikatik kanpo egon behar dena. Aldaketa klimatikoa eta energia krisiaren aurrean burujabetza energetikoa ezinbesteko tresna dugu norabidea aldatzeko mundu osoko komunitateetan. Gizarte bakoitzak, herrialde bakoitzak bere bide berekoa du energia […]

Honekin lotuak