SOINUGELA: Angelique Kidjo, Jack White, Dandy Livingstone, Charlie Rich

Gaurko urrezko kantua 1991n Beningo Angelique Kidjo kantariak grabatu zuen Batonga izenekoa, erritmoz beteriko kantu paregabea izan zen. Jarraian, Kidjoren beste abesti pare bat entzun ditugu. Gimme Shelter, Jagger eta Richardsen konposaketa, Jess Stonekin egin zuen Kidjok. Azkenik, Lon, lon izan dugu, Ravelen boleroan oinarritutakoa.

Jack Whiteren Boarding House Reach lan berria aurkeztu dugu. Bost kantu entzun ditugu, funk eta hip-hoparekin lotutako lan berritzaile honetatik: Connected by Love, Corporation, Everything You’ve Ever Learned, Over and Over and Over eta Humoresque.

Dandy Livingstone, reggae musikaren sortzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen Jamaikan, 60ko eta 70eko hamarkadetan. Rocksteady eta ska eremuetako maisua izan zen. A Message to You, Rudy izan da bere kantuetatik entzun dugun lehenengoa, gero Let’s Do Rock Steady, Suzzanne Beware of The Devil eta Salt of The Earth.

Charlie Rich Arkansaseko nekazari familia baten semea izan zen, 26 urte zituen Memphisen lehendabizikoz 1958an grabatu zuenean.  Rock’n’Roll belaunaldiko artistarik handiena izan zen, piano jole trebea, kantu egile paregabea eta kantari bikaina. 1962ra arte Sun estudioetan grabatu zuen. Guk harai hartako sei kantu entzun ditugu: Whirlwind, Loonely Weekends, Everything I Do Is Wrong, Big Man, Finally Find Out eta Easy Monday.

1963tik 1965era arte RCAn grabatu zuen Richek. Orduan grabatutako 40 kantuak CD batean bildu berri dituzte. Guk entzun ditugunak hauek izan dira: Big Boss Man, Let Me Go My Merry Way, Too Many Teardrops, It’s All Over Now. Azkenik, Jim Lauderdalek egin zuen Charlie Rich-en Lonely Weekends kantuaren bertsioa ere entzun dugu.

Deskargatu hemen.

2 thoughts on “SOINUGELA: Angelique Kidjo, Jack White, Dandy Livingstone, Charlie Rich

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Beste leku batera bizitzera

ol. Api 20 , 2018
Eskolako lagun bat beste leku batera bizitzera joango da. Horregatik Hodei eta Lur triste daude. Amamak kontatzen die pertsonak euri tanta batzuk bezalakoak garela eta beraiek itsasora itzultzen diren bezala, beraien laguna ere berriro ikusiko dutela egunen batean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/29-gaurezdagoeskolarik-ttanttaren_bidaia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak