IBAIZABAL: Garzon eta 36ko biktimak

Duela hile batzuk Garzonen ekimenak ilusioa (eta zalantza) sortu bazuen ere, epaile mediatikoak alde egin du lana bukatu gabe. Martxelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak kontatu duenez, haiek lanean jarraituko dute gizartean baitute aliatu nagusia 36ko gerraren biktimei zor zaiena lortzeko. Martxelok azpimarratu du Garzonen ekimenaren bitartez lehenbizikoz jarri dela auzitan orain arte trantsizioan mahai azpian geratu den gaia: frankismoaren krimenak alegia. Orain, Probintzietako epeileengan geratu da afera eta ez da erraza izango hortik aurrera egitea. Edozein kasutan ere, Ahaztuakek lanean jarraituko du, oroimen historikoa lantzen: urrian Larragan izan ziren, frankistek han fusilatu zutenak omentzen (besteak beste, Maravillas Lamberto 14 urteko neska), eta abenduan Durangoko azokan izango dira gaiari buruzko zenbait liburu eta diskorekin.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Deitura euskalduneko kubatar musikariak

og. Aza 20 , 2008
Monografiko zinez bitxia prestatu digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelarako: deitura euskalduna –eta, hortaz, jatorri euskalduna– duten kubatar musikarien lanak ekarri dizkigu. Gauzak horrela, Sindo Garay, Eliades Ochoa, Ernesto Lecuona, Omara Portuondo eta Kelvis Ochoaren musika beste behin gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, beste atal handi batean hainbat […]

Honekin lotuak