SOINUGELA: Flamenkoaren aspaldiko izarrak

paco.jpgIrratsaioaren bigarren atalean minutu ugari hartu ditu Pedro Elias Igartuak flamenko arloan oinarri eta zutabe izan diren hainbat kantari eta musikariren emaitzak berriz entzuteko. Kronologiari jarraituz, La Niña de los Peines, Iruñean jaioriko Sabicas gitarrajole ijitoaren instrumental zoragarriak (tartean muñeira moduko bat), Paco de Lucía, Pata Negra, Camarón eta Ketamak Toumani Diabatérekin grabaturiko diskoa entzun ditugu. Horretara baino lehen, ohi bezala, denetariko musika eskaini digu Pedrok. Jazz giroan Jacques Louissier Trio delakoak Bach´s Goldberg Variations eskaini digu; “Mujeres” izeneko bildumatik Mercedes Peónek “Sa Souberas” eskaini digu; The Blind Boys of Alabama taldekoek People Get Ready abestu digute beste behin; Ali Khan pkistandarra eta Joe Jackson ere izan ditugu, ahaztu gabe House telesailean erabiltzen den musikarekin atera berri duten diskoaren zenbait kanta ere entzun dugula, Elvis Costelok eta Lucinda Williamsek bertan dauzkaten kantak. Flamenkoaren aspaldiko izarren gaia jorratzen hasi aurretxotik, Marah taldearen azken diskoa ezagutu dugu “Angels of Destruction).

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080508.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:PATXI de la HOZ; matematikak, esperantoa...

og. Mai 8 , 2008
Matematika karrera egin ondoren eta duela gutxi “denbora finituan singulartasunak garatzen dituzten zenbait fluxu geometrikoren zenbakizko azterketa” izenburuko tesia aurkeztutakoa. Doktore, beraz, eta EHUn irakasle. Matematikak daukan balioaz mintzatu zaigu, eta baita ere esperanto hizkuntzaz: ikasteko erreza, gaur egun munduan ibiltzeko tresna interesgarria, interneten bizi-bizi dabilena. Esperantozaleen izaeraz eta euren […]

Honekin lotuak