SOINUGELA: Pepesito Reyes, Bettye Lavette – Dylan, Charlie Rich, Johnny Cash, Liher

Gaurko urrezko kantua Pepesito Reyes piano jole kubatarrak ekarri digu. El Manisero ospetsua entzun dugun bertsioan Estrella Morente abeslari granadarrak egin du ahotsaren lana. Gero Joseíto Fernandezen Guantanamera ere entzun du. Honetan Pepesitok descarga delako inprobisazioa egin du.

Johnny Cash 2003an hil zen eta, orain, bere semeak Forever Words bilduma ekoitzi du. Bertan, Cash miresten zuten kantari batzuek hark musikatu barik utzitako olerki ugarietariko 16 kantu bihurtu eta grabatu dituzte.  Guk hauek entzun ditugu: Forever (Willie Nelson eta Kris Kristofferson), To June This Morning (Ruston Kelly), The Captain’s Daughter (Allison Krauss), I’ll Still Love You (Elvis Costello), What Would I Dreamer Do (The Jayhawks), June’s Sundown (Carlene Carter) eta The Double Blues (John Mellencamp).

Liher taldeak egindako kantu bare pat entzun dugu. Lide Hernandok egin ditu kantuok eta berak ere abesten ditu. Entzun ditugun stoner rock eremuko kantuak Tenpluak Erre diskoko Arrain hilak eta Nor da piztia izan dira.

Orain dela aste batzuk AEBetako Charlie Rich-en hasierako kantu batzuk entzun genituen. Richen ibilbidean garai oso ezberdinak egon ziren. 70etako hamarkadan country standard eremuko abestiak izan ziren arrakastatsuenak, baina gaur 1965-66an egindako grabazioak entzun ditugu. Smash diskoetxean kaleratu ziren eta guztien ustez hauek izan ziren Richen grabaziorik aberatsenak. Entzun ditugunak: Mohair Sam, It Ain’t Gonna Be That Way, That’s My Way, Something Just Came Over Me eta Lonely Weekends.

Etiopiako Mulatu Astatke-ren Yegelle Tezeta doinua entzun dugu, baita Senegalgo Cheikh Lô-ren Sante Yalla ere bai.

Bettye LaVette soul kantariak Things Have Changed grabazio sorta berria aurkeztu du. Barruan Bob Dylanen 12 kantu daude Steve Jordan produkzioaren arduraduna izan da eta Lavettek bere eremura eraman ditu erabat Dylanen kantak. Entzun ditugunak: Mama you Been On My Mind, Political World, The Times They Are A Changing, I Ain’t Me Babe, Things Have Changed, eta What Was It You Wanted.

 

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=7hvrn5RU6Q8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bizkaiko txapelketaren Udaberriko faseko azkena Abadiñoko saioa

az. Mai 30 , 2018
Gaurkoan ere, POTTO saioan, Bizkaiko txapelketaren Udabarriko kanporaketa-faseari heldu diogu; azkenari. Izan ere, Abadiñoko Matienan jokatutako saioa akabukoa izan zen, eta, horrenbestez, oraingoz agur esan eta udazkenean bueltatuko da Bizkaiko Txapelketa. Abadiñoko saioan izan ziren ariketa aukeratu batzuk ekarri ditugu uhinetara, Udazkeneko kanporaketetan parte hartuko duten bertsolarien izen-abizenak gogorarazi eta […]

Honekin lotuak