Gure arbasoek osasunaren autogestio maila altua zuten, Oier Gorosabelen arabera

Gaurko saioan Oier Gorosabel antzina begira jarri zaigu. Lehenagoko bizimoduaren balioak gogora ekarri dizkigu, zaharren patxada, elikagai naturalak, kutsadura elektromagnetiko eza… Atzera begira jarrita konturatzen da, gauza on asko ere bazeudela , gaur egun erabiltzeko modukoak. Besteak beste, osasunaren autogestio maila altua. Eskura zituen erreminta guztiei etekinik handiena ateratzen  zioten, are gehiago pobreak baziren. Lehenik, eskura zituzten terapia fisiko sinpleak erabiliko zituzten (beroa, hotza, ura…) gaixoak bere defentsak piztu eta germenei aurre egin ahal ziezaion. Garrantzi berezia hartuko zuen sukarra erabiltzen ikasteak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Annette Peacock, Goat Girl, Hinds, Abereh, Mount Eerie, MICE

ar. Mai 8 , 2018
Saio honi hasiera emateko aspaldiko disko bat aukeratu dugu, I’m the one, Annette Peacock-ek 1972an kaleratutakoa. Light in the Attic izeneko zigiluari esker berrargitaratu den diskoa. Jarraian Goat Girl taldea, lehen Shame izenez ezagun genituen taldekide berberek proiektu berria dakarkigute hego Londonetik. Abereh izango dugu hirugarren gonbidatua, Erik Berganza, 2017an […]

Honekin lotuak