MUSIBLA: Annette Peacock, Goat Girl, Hinds, Abereh, Mount Eerie, MICE

Saio honi hasiera emateko aspaldiko disko bat aukeratu dugu, I’m the one, Annette Peacock-ek 1972an kaleratutakoa. Light in the Attic izeneko zigiluari esker berrargitaratu den diskoa. Jarraian Goat Girl taldea, lehen Shame izenez ezagun genituen taldekide berberek proiektu berria dakarkigute hego Londonetik. Abereh izango dugu hirugarren gonbidatua, Erik Berganza, 2017an Zaunka datoz arin diskoa kaleratu ondoren, Logela Sessions grabaketa txikiarekin etorri zaigu oraingoan, disko hartan bildutako bi kanturen bertsio akustiko zoragarriekin. Hinds taldeari ere lekutxo bat utziko diogu. Madrildarrek “Leave me alone” diskoa kaleratu zuten 2016an eta pixkanaka bide oparoa egiten ari dira. Mount Eerie taldeak grabazio berria kaleratu duelako aitzakiarekin berriz ere ekarri dugu gurera. Now Only da azken kantu bilduma. Eta bukatzeko MICE, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua. Kantu inspiratuak eta barnerakoiak bildu ditu aurkezpen grabazio biribilean. Horretatik “zertarako iraun” abestia ekarri dizuegu. Ondo segi!

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=mrlHECcQGfo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Buruz behera Sirokaren lan berria

az. Mai 9 , 2018
Siroka taldeak disko berria du, gaurkoan Bilbo hiria irratira batu zaizkigu “Buruz behera du izena lanak.. eta lana zabaltzen duen kantuak ematen dio izenburua diskoari. Maria Rivero eta Gorka Chamorro batu zaizkigu Piperpolisera. 9 urteko ibilbidea du taldeak eta 5 disko argitaratu dituzte baina oraingoan patxadaz sortu eta eginiko lana […]

Honekin lotuak