Ekainetik errepikatu den egoera bat gurean betirako geratuko delakoan gaude, migratzaileei harrera egiten herritar antolatuak. Ekaina amaieratik, pateran heldutako ehunaka afrikar Bilbora lekualdatuak izan dira. Euskal instituzioek eskura jarritako harrera baliabideen eskasiaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunak Bilboko Harrera auzoekin taldekatuta, eta afrikar komunitatearen, OEEren, SOS Racismoren eta banako solidarioen laguntzarekin, pertsona hauen harreran parte hartzea erabaki zuten, eta horrela egin dute uda osoan zehar. Ongi etorri errefuxiatuak plataforma gonbidatu dugu gaur astelehena guzti honen ingurua hausnartzeko, Txus Elorza dugu gurean. Ostiralean Bilboko udaleko, Bizkaiko Foru aldundiko eta Jaurlaritzako arduradunekin bildu ziren, bilera horretan, era zehatzago batean Bizkaia eta Euskal Herrian martxan jarri diren harrera baliabide berrien inguruan informatu zituzten, komunikabideen bidez jakitera eman direnak. Bileran azken hilabeteko esperientziatik eskaera konkretuak helarazi zizkieten, esaterako, udan zabaldutako behin behineko aterpetxeak , zentro espezializatuak bilakatu daitezen. Hauek sei hilabeterainoko egonaldi luzagarria izan behar dute banako bakoitzaren egoetara molda daitezen. Honako zentro hauek egun osoan zehar irekita egon behar dira, jarduera formatibo eta aisialdiko jarduerak erraztuz eta posible den heinean kaleko egoerak ekidinez. Izan ere, kaleetan mafien menpe eta giza trafikoen eskuetan amaitzeko arriskua handitzen da. Bestetik udan mugak zabalduz karabanaren nondik norakoak ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.