SOINUGELA: Graham Nash, Waterson eta Carthy, The Jayhawks, Fatoumata Diawara

Gaurko urrezko kantua, The Isley Brothers-en Twist and Shout, 1962an grabatu zen eta, arraroa badirudi ere, Mexikon zuen sustraia. La Bamba-ren oihartzunak entzun ditzakegu abesti honetan. Gero, The Beatles-ek grabatu zuten arrakasta handiz eta bertsio hori ere entzun dugu. Bowiek Let’s Dance grabatu zuen kantu honen omenez eta, horregatik, Bowierena ere entzun dugu.

Crosby, Stills, Nash & Young supertaldean hirugarrena zen amerikarra ez zen bakarra. Graham Nash ingelesa The Hollies pop taldearen partaide izanik Kaliforniara joan zen eta kantu eder asko egin zituen, askotan David Crosbyrekin batera. Uda honetan Nash-en hainbeste kantuz osatuta Over The Years bilduma bikoitza argitaratu dute. 1. CDan estudioko bertsioak eta 2. ean demoak eta zuzenekoak. Guk sei aukeratu ditugu: Marrakesh Express (1968), Just a Song Before I Go (1976), Simple Man (1970), Teach  Your Children (1969), Our House (1969) eta Chicago / We Can Change The World (1970).

Norma Waterson eta bere alaba Eliza Carthyk, The Gift Band-ekin batera (aita Martin Carthy barne) Anchor grabazio berria ekarri digute. Kanta batzuk entzun ditugu bertatik: Strange Weather (Tom Waits), The Beast (Michael Marra), The Beast in Me (Nick Lowe) eta Scarborough Fair (trad.).

Jarraian, The Jayhawks taldea entzun dugu grabazio barria kaleratu baitute. Back Roads and Abandoned Motels taldearen 10. bilduma da. Kantu gehienak Gary Louris-ek eginak dira, beste musikariokin. Gonna be Darkness Jakob Dylanekin konposatuta dago. Entzun ditugun beste pare bat Everybody Knows eta Bitter End, Dixie Chicks-ekin idatzitakoak dira. Gero, Long Time Ago (Emerson Hart-ekin ekoitzitakoa) eta Bird Never Flies, hauxe Ari Hest-en laguntzarekin egina, entzun ditugu.

Kataluniako Lluis Gómez banjo jolea eta Joan Pau Cumellas aho soinu jolea ekarri ditugu ondoren, bluegrass estiloko grabaketa batekin. Music For a Good Harmonium, Trio eta Mercy, Mercy, Mercy entzun ditugu.

Azkenik, Afrikatik pasatu gara, Maliko Fatoumata Diawara-ren Fenfo (zerbait esateko) bilduma berria dastatzeko. Fatoumata, antzezle eta musikaria izanik, talde askorekin lan egindakoa da. Timbuktu film sarituan ere parte hartu zuen. Bakarlari moduan hauxe bere 2. lana dugu, bambara hizkuntzaz abestua eta kantu bikainez osatua. Entzun ditugunak: Nterini, Fenfo eta Bonya.

Deskargatu hemen.

 

One thought on “SOINUGELA: Graham Nash, Waterson eta Carthy, The Jayhawks, Fatoumata Diawara

  1. Aupa Pedro,
    Hemen nago Angel, Endika eta beste gazte batzuk gagoz instian jakina. Zuekaz gogoratu gara eta zure programa ipini deutsiet. Gustuko taldeak jarri dozuz Jaiwauks (edo ez dakit zelan idazten dan) tartean. Maliko fitxaje barrixe be ezagutu dogu. Oso ona. Segi horrela mutil!
    Aretxendokoen udazkeneko bazkarixe laster antolatuko dogu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizilabek euskarazko ihes gela jarrai du martxan

ar. Ira 18 , 2018
Irailaren 22tik aurrera ateak zabalduko ditu Rescue Bizilabe ihes-gelak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenenarekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko materialak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da. Aitziber Lasak Bizilabek ikasturte […]

Honekin lotuak