Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak 72 orduko kontzentrazioa abiatu zuen atzo Bilboko Areatzan. Uda guztian zehar egindako lana gogora ekarri dute, 100 egun luzetan, Euskal Herriko herri mugimendu ezberdinek lagunduta, txandaka, elkartasunez Afrikako herrialdetatik etorritako ehunka lagunei harrera egin diete. Horietatik 40 Oñatiko zentrora joango dira eta beste horren beste Euskal […]
harrera auzoak
Irailaren 23tik, ehun migratzaile inguru babesa eta laguntza jasotzen ari dira Deustuko Erriberan. Deustuko Erriberako Bizinahi gune autogestionatuan daude. Ongi Etorri Errefuxiatuen harrera auzoen dinamikaren baitako ekintza izan zen.Egun horretan bertan, kotxe karabana egin zuten Atxuritik Deustuko erriberara. Karabana lekualdatzea gauzatzeko eta pertsona hauen oinarrizko beharrak asetu ditzatela eskatzeko […]
Ekainetik errepikatu den egoera bat gurean betirako geratuko delakoan gaude, migratzaileei harrera egiten herritar antolatuak. Ekaina amaieratik, pateran heldutako ehunaka afrikar Bilbora lekualdatuak izan dira. Euskal instituzioek eskura jarritako harrera baliabideen eskasiaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunak Bilboko Harrera auzoekin taldekatuta, eta afrikar komunitatearen, OEEren, SOS Racismoren eta banako solidarioen […]