BERBAZ: Mikel “Potxoko”, bidaiatzeaz eta turismoaz

Guztiok gara turista. Turistak, hobeto bidaiatzeko, 3 esaldi ikasi behar lituzke edozein hizkuntzatan: mesedez; parkatu; eskerrik asko. Eta keinuen bitartez adierazi, lotsa barik, ere bai. Gehitu maletan, irrifarrea, begirada, eta jakin-mina, eta aurrera!
Norbere lurraldean, baina, zailagoa izan ohi zaigu turismoa; errezago jabetzen gara horren ajeez: jende mordoa (smartphone-aren esanetara) toki jakin batzuetan, eta aldi berean pertsona gutxiegi aurkitzen. Nola aterpetu dezakegu hobeto etorritakoa? Nola harengandik gehiago ikasi? Haerremanak piztu?

Norbere bizitokian bidaiatu dezagun, erreparatuz arretaz bertako jendeari, eraikinei, paisaiari, arteari, izaerari jan-edan kulturari.

Kanta ardatz izan dugu uda agurtzeko sasoiko azken ekitaldian, aspaldiko lagun dugun Mikel/Potxoko-rekin. Horien artean REMen “It´s the end of the world” kantaren istorio bitxiaz ere zerbait ikasi dugu. Unibertsitate urteetan osatu zuten taldea, antza, eta hitz bereziak, surrealistak darabiltzate kanta ugaritan.

Kantak:
Bizitza toki ederra (Txuma Murugarren)
It´s the end of the world (R.E.M.)
Always look on the light side of life (Monty Python)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Biokultura,produktu ekologikoen azoka egingo dute asteburuan BECn

az. Ira 26 , 2018
Ostiraletik igande bitarte BECn Biocultura azoka ospatuko da. Naturarekin harmonian bizi moduak ikusteko aukera izango da, kontsumitzaileak eta ekoizleak harremanak egiteko..  Tailerrak, hitzaldiak, hitzaldiak, eztabaidak, show-sukaldaritza, kontzertuak, Green Jaialdian for Children MamaTerra … Edonork nork ez du bere lekua aurkitu Biocultura da nahi dutelako nahi . Programak aukera desberdinak biltzen […]

Honekin lotuak