BERBAZ: Olesia Kryvonos: musika gozabide

Harparekin etorri da irratira. Duela gutxi Iñigo Zulaica Antigüedades dendako kontzertu berezian harpa zaharrago, handiago bat erabili zuen, historia berezia duena, gainera. Han ezagutu genuen Olesia, eta ukraniarra izanda euskeraz egiten zuela jakitean,… irratirako hau!
Sudur-okerrek (bere abizenak horixe esan nahi omen ama-hizkuntzan 🙂 kalea du maite, harpa kaleratu, jendearengadik hurbilago sentitu horrela lagun soziologoa, nonbait,… Musikaren eguna ekainaren 21a. Lagunekin kalean jotzen ospatzekoa ardo piska bat hartuta,… Lagunak eta musika, Olesiaren ardatz bi. Hizkuntzak eta bidaiak, beste bi. Euskera ikasi, zergatik, Bilbon 5 urte bizi izandakoak? Hemen egindako lagunen harreman-hizkuntza delako,… eta urtean hilabete batez trinko-terapia, dakiena osatzeko!
Musika gozabide,… ogia nondik? Done Jakue bidean dabiltzan alemaniarren laguntzaile, gidari,…to!
Kantak:
Agure zaharra (Olesia Kryvonos, harpaz)
Aurreskua (Olesia Kryvonos, harpaz)
Gnossiennes, nº 4 (Eric Satie, harpaz)

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Teknologia berrien inguruko albisteak

og. Eka 19 , 2014
Jabi Asurmendik hiru albiste ekarri dizkigu: hasteko, Ballloon gehigarria, Google Driven edo Dropboxen gordetzeko eta deskargatu gabe. Gero, Geogle Street Art Project egitasmo berria komentatu du. Eta bukatzeko, Jabik Rss jarioa eta Feedly aplikazioa izan du hizpide.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak