BERBAZ: Peru Calabaza Sabán, pauso bat atzetik, lagun

Hirian gabiltzala, toki baterantza, ibili, eta semaforoa gorri, jira alde batera eta segi ibiltzen, helburutik urruntzen, eta hurrengo guruzbidean, etena topaz gero, beste alde batera egin, eta bidean topatzen duzun objektu deigarri horri erreparatu, landara eder horretara hurbildu, usaindu, eta paretik pasako den lehengoari galdetu, zein da landare hau?

Horrela ere joan gaitezke bizitzan aurrera, era jolasti horretan, jolasak berarekin daukalako ikasteko eta hazteko aukera. Nork bere buruari inposatu ohi diogunari uko egitea eta askeago bizitzeko ariketa baita jolasa. Zerbait poetikoa, politikoa, iraultzailea. Hori ere ikasi dugu Perurengandik gaur, jolasaren eta askatasunaren aldeko jarrera etengabea aldarrika atera gara estudiotik, hein bat hazita.

KUID/epizentroak aldatuz ekimenean dabil azken urte parean, urtetako ibilbide sortzailean berak asmatutako eta bizi izandako hainbat proposamenen aterkipean (Umeen kontseiluak-Tonucci-; Non Stop jolasa; xamurdromoa; agur erritu bereziak; euskara maitasunetik;… ). Entzun, eta pentsa zertan egin dezakezuen bat. Holakorik balego, bidaia emankorra iragartzen dizugu, zu zeu agertzeko, izateko eta hazteko aukera utziko dizun bidelagun trebea izango zaizunez Peru, pauso bat atzetik.

Kantak:
Precious jewel (Pat metheny & Charlie Haden)
Basamortuan (Mushkum)
Erreferentziak:
KUID: epizentroak aldatuz
epizentroakaldatuz@gmail.com

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Pink Floyd, Jim James, Aneguria, Shemekia Copeland, The War and Treaty

ol. Urr 26 , 2018
1966an Pink Floyd blues talde bat besterik ez zen (Pnk Anderson eta Eddie Floyd bluesman beltzengandik hartu zuten izena), baina Syd Barrett-ek bazituen beste ideia batzuk, eta 1967an hasi ziren psikodelia esparruan, UFO aretoan. Joe Boyd-ek ekoitzi zien Arnold Layne kantua, eta hori izan da gure gaurko urrezko kantua. Bide […]

Honekin lotuak