Erritmoz betetako antzezlana dakar Bilboko Arriaga Antzokira Tanttaka Konpainiak. Amildegian dauden hiru pertsonaia erakusten dituen obra da bera, “Izoztutako Haizea bezala”. Rafael Herreroren kontakizunean oinarrituta, antzerkia eta dantzaren uztarketa proposatzen digute oholtzara igoko diren Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarrik Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.Taniak ekarri dizkigu obraren zehetasunak. Hitzordua, urriaren 18an, 19:30etan Bilboko Arriaga Antzokian.
Bihar hasiko da “Film sozialak” – Zinema Ikusezinaren nazioarteko jaialdia. Lehiaketarako aukeratutako 84 filmetatik, emakumeek zuzendutako 40 emango dira. KCD erakundeak antolatutako jaialdiak Salvador, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Txile eta Guatemalako zuzendariak bilduko dira besteak beste. Haiek beren herrialdeetako egoeraren berri emango dute, programaturiko proiekzio, eztabaida eta beste jardueren bitartez. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181017_Flim%20Sozialak.mp3 […]