Sakabanaketa bukatzeko “Prest gaude” lelopean manifestazioa deitu du Sarek larunbaterako Bilbon

“Prest gaude,  giza eskubideak konponbidea bakea”  lelopean larunbatean manifestazioa deitu du Sare herri plataformak. Aurtengo mobilizazioa berezia izatea nahi dute. Sare plataformaren iritziz, egoera eta momentu berri baten gaude. Gizarteak gatazkaren ebazpenean aurrera egiteko pausuak eman ditu ETAren armagabetzea egiaztatuz. Erakunde frantziarrak ere gaurko espetxe politikari irtenbide emateko pausuak ematen ari dira. Hemen, Euskal Herrian ere, Gasteizko eta Iruñeko parlamentutan emandako gehiengoek ere honen inguruan akordio berriak lortzea eta pausuak ematea bideratzen dute. Inaxio Oiartzabal izan da gurean. Espetxe politikak giza eskubideak urratzen dituela gogora ekarri digu eta Europako legediak esaten duenaren kontra egiten du,  Espainiako estatuaren immobilismoa salatu eta Gizarte Zibila aktibatu behar dela.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

.EUS domeinuek 2017an %21eko hazkundea izan dute

al. Urt 8 , 2018
Urte berezia izan da 2017a PuntuEUS Fundazioarentzat, landutako PuntuEUS 2020 estrategia abiatzeko urtea izan baita. Estrategia horren baitan, lau erronka definitu zituzten, eta erronka horiek gauzatzeko bidean jarri dira, Josu Waliñok azaldu digunez. Domeinuaren eboluzioa baino aurreko urtean hobea izan da 2017. urtean: .EUS domeinua aurreikuspenen gainetik hazi da, batez […]

Honekin lotuak