Haizea Martiartuk ‘Folketik jazzera ensemble’ izeneko disko berria aurkeztu du

Euskal kantagintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatu ditu Haizea Martiartu Markinako saxo jotzaile gazteak, Folketik jazzera ensemble lanean. Martiartuk azaldu duenez, proiektu hau kontserbatorioa amaitzen ari zela hasi zen gauzatzen.

Zortzi konposaketaz osatuta dago diskoa. Hauetatik sei bertsioak dira eta bi, aldiz, konposaketa propioak. Gainera, beste bederatzi musikari gazteen laguntza izan du Martiartuk disko dotore hau atondu ahal izateko. Emaitzarekin oso gustura dagoela adierazi du. Bestalde, jazzarekiko duen zaletasuna txikitatik datorrela ere kontatu du saxo jotzaile markinarrak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Mikel Intxausti, pailazoa eta antzerki-gizona, beti askatasun bila

og. Abe 3 , 2020
San Frantzisko auzora mudatu zen orain 4 urte Otxarkoagatik. Bilbo izanik dena, bertan mundu diferenteak direla etorri zaigu gaia. Eta azkenean, umezaroko auzoak zelako indarra duen edonoren bizitzan, nola izaten dugun gure aldi osoan etxe, txikitan jolastu garen lurraldea, lagunak, jolasak, jaiak. Umezaroa, ai, ai, ai! Talde jolas autonomoa eta […]

Honekin lotuak