Ofizialki bihar hilaren 2an hasiko den arren, martxan ditugu zenbait erakusketa eta gehiago Bilboko leku batzuetan. V. edizio honetan, besteak beste, Paco Roca, Gallego&Rey, Forges, Cobeaga.. eta anekdotikoki bada ere, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ere jaialdian ibiliko dira, Alvaro Hilariok kontatu digunez.
Azken egunotan izandakoari errepasoa egin ondoren, Kafe Antzokiko programazio arloko Mikel Urbeltzek gaurko Bored Nothing taldearen kontzertua aipatu du. Horietaz gain, aste honetako hainbat kontzertu: Sam Roberts Band, Elephant Stone, Stereorocks, Oftalmorock jaialdia, Brothers in Band. Igandean Euskadi-Kuba elkartearen 25. urteurrenaren jaia izango da, eta datorren astean musika gehiago, dantza, […]