Gaurkoan Oier Gorosabelek guk geu sortzen ditugun gaixotasunen inguruan hausnartzeko gonbitea ekarri digu. Behin batean, mediku berria heldu zen herri txiki batera. Knock doktore gazteak lelo berezia zuen: «Osasun onekoak, gaixorik daudela ez dakiten pertsonak dira». Denbora gutxian, medikuarenean sekulan egon barik zeuden nekazari sendoak zerbitzu medikuen kontsumitzaile sutsuak bihurtu ziren. Gaixoak kontsultan pilatzen hasi zitzaizkion, eta guztiak artatzeko osasun etxe eder eta handia eraiki zuen, inguru hartako bizimodu lasaiari astinaldi ederra emanda. Dendak, ostatuak, zerbitzuak… nonahi loratu ziren eta eskualde osoko ekonomia suspertu zen. Prozesu normalak medikalizatzeko joera aberrante horretan markak egunero hausten gabiltza.
Deskargatu hemen.