Hika Ateneo guneak eta LOGOS elkarteak antolatutako “BarLab, zientzia pote bat” zientzia-dibulgazioko proiektu berria abiarazi da Bilbon. Helburua, pertsona asko eta asko berriketan aritzea ibilbide zientifiko nabarmena duten profesionalekin, taberna baten giroan. Zinetzialrien ikerketak ezagutzeko aukera izango da. BarLab hilean behin egingo da, asteazken batean, 19: 30ean, Hika Ateneon (Zumarkalea, 1, Bilbo). Gaur Igor Ahedo soziologo, zientzia politikoetako doktore eta UPV/EHUko irakasleak emango dio hasiera.
Haize-Arrosa taldea Berrizen sortu zen 2022an. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte aurkeztu berri duten lehen lanean, izan ere , eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan). Edurtze eta Eneritz batu zaizkigu irratira. Kantuen protagonista emakumeak dira, salaketa eta aldarrikapena dira nagusi. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231115_haize_arrosa_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.