Alberto Urretxo tronboi joleak Soinuaren bidaia II diskoa argitaratu berri du. “Ez du axolarik poliki-poliki joateak, gelditzen ez zaren artean” kontzeptuaren inguruan landu du diskoa. Beste behin musika klasikoa hurbilago egin nahi izan du. Bigarren parte honetarako era asko izan dira aldamenean izan dituen musikariak. Spanish Brass, Catalin Bucataru, Garikoitz Mendizabal, Jone Martinez, Adrian Grigoras, Iñigo Grimal, Javier Martinez Campos eta Amaia Zipitira. Soinuaren Bidaia 2015ean hasitako abenturaren jarraipena da, hainbat euskal musikagile unibertsal biltzen dituena. Bigarren diskoko kantuak zuzenean aurkeztuko ditu Azaroaren 3an Campos Eliseos antzokian.
Deskargatu hemen.