Bilbok datorren urterako 526 milioi euroko aurrekontua izango duela jakinarazi du udalak. Iazko aurrekontuarekin alderatuta ia %5 igo dela eta dirua pertsonengana, auzoetara eta hiriaren ekonomia bultzatzera zuzenduko dutela azaldu du Juan Mari Aburto alkateak. Dirua hamalau arlotan bananduko dute, eta Obrak, zerbitzuak, hiri eraberritzea eta espazio publikoa izango da sarrera handienak izango dituena; 136 milioi eta erdi euro. Honen ondoren, Mugikortasuna eta jasangarritasuna etorriko dira, ia 60 milioi euroko diru-sarrerekin. Kulturak eta euskarak 33 milioi eta erdi eta ia 7 milioi eta erdiko sarrerak izango dituzte, hurrenez hurren. Etxebizitza izango da laguntza gutxien izango dituen arloa, 105 mila eurorekin.
Gainontzeko udal taldeen erreakzioak laster heldu dira. EH Bilduk aurrekontua epe laburrekoa dela eta bilbotarren eskakizunei ez diela erantzuten salatu du.Aurtengo aurrekontuetarako herritarren parte hartzea ehuneko 20a igo bada ere hauentzako aurrekontuak berdin jarraitzea ere kritikatu du EH Bilduk. Azkenik, parte hartzeak erreala izan beharko lukeela, eta egiten diren proiektuek herritarren esku egon beharko luketela adierazi dute.
Deskargatu hemen.