Gaur aurkeztu da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea; 78 bertsolari ariko dira kantuan lehenengo fase honetan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea apirilaren 14an hasiko da Bilbon, eta maiatzaren 26an amaituko da. Guztira 13 saio egingo dira lehenengo fase honetan, Bizkaiko 11 herritan. Bi herritan goizez eta arratsaldez jokatuko dira kanporaketak. Aurkezpenean Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ione Narbaiza Txapelketaren arduradunarekin berba egiteko aukera izan dugu.
Deskargatu hemen.