Hartzaile pasibo izatetik jagole aktibo izatera jauzi egin, Oier Gorosabelen eskutik

Gaurko saioan pazientearen jarreraren inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Kirola egitea izango litzateke onena, eta hori ezingo balitz, profesional baten kontsultara jotzea. Baina kasu batean nahiz bestean, oinarrizkoa den helburu bat dago: norbere burua zaintzen ikastea. Kontuan har dezagun, batzuek oraindik hala sinesten duten arren, minak ez dituela “haize batek” ekartzen. Pixkanakako tentsio pilaketa izaten da minaren jatorria, bilakaera luzekoa batzuetan; bat-bateko keinuak, zama jasotzeak… azkenengo tanta baino ez dira izaten. Hori guztia gure egunerokotasunean egiten dugun aktibitate fisikoarekin (edo aktibitate fisiko ezarekin) lotuta dago noski; eguneroko bizimodu horri erreparatu beharko diogu geure osasuna errotik zaintzeko. Posturak, ariketak, arnasa… Zure burua zaintzen ikasi nahi baduzu, adi-adi entzun beharko diozu kirol hezitzaileari kiroldegian, edo fisioterapeutari kontsultan, haiek emango baitizkizute zure puntu ahulak ezagutzeko eta hobetzeko gakoak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure platera gure aukera ekimenetik eskola jantokien inguruko proposamena aztertu dugu

ar. Abe 18 , 2018
Azkenengo hilabeteetan mugimendu asko izan dira eskola jantokien gaiaren inguruan. Gizarte eragileen lanari esker 2018ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak batzorde bat eratu zuen. Batzorde honen helburu nagusia hausnarketa izan da eta horretarako hainbat eragile gonbidatu ditu haien ideia eta proposamenak entzuteko. Urtebete ondoren Eusko Jaurlaritza eskola jantokien kudeaketarako proposamen […]

Honekin lotuak