Ekainaren 20a Errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork , hedabideak barne, gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen. Hori dela eta ostegunean Markinan armagintza enpresa baten aurrean protesta egingo dute eta arratsaldean manifestazioa. CEARek bere urteroko txostena atera du: “Errefuxiatuak Espainian eta Europan”. Barne Ministerioaren kalkuluen arabera, 2.075 asilo-eskaera egin dira urteko lehen 5 hilabeteetan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, eta CEAR-Euskadik horietako askotan lagundu du. Venezuela, Nikaragua, Kolonbia eta Hondurasko herritarrak izan dira, ordena horretan, eskaera gehien egin dituztenak.
Deskargatu hemen.