Azkenengo hilabeteetan mugimendu asko izan dira eskola jantokien gaiaren inguruan. Gizarte eragileen lanari esker 2018ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak batzorde bat eratu zuen. Batzorde honen helburu nagusia hausnarketa izan da eta horretarako hainbat eragile gonbidatu ditu haien ideia eta proposamenak entzuteko. Urtebete ondoren Eusko Jaurlaritza eskola jantokien kudeaketarako proposamen berria prestatzen ari da. Horregatik, Gure Platera Gure Aukera ekimenetik, proposamen bat landu dute eta gaurko saioan aztertu dugu.
Deskargatu hemen.