ALIRITZIRA: Euskaltzaindia ezagutzen Bilbo Hiria Irratian

Euskaltzaindiak 100 urte eta euskara batuak 50 urte betetzen ditu aurten. Horren karietara hizkuntzaren akademiak urte osoko ekitaldiak antolatzen ditu, 2019ko iraila arte. Euskaltzaindiaren topiko ezagunak aztertu nahian, Bilbo Hiria Irratiak Euskaltzaindiarekin batera irrati tarte hau irekiko du: hilabetean behin Euskaltzaindiaren lanaz jardungo dugu eta Euskaltzaindiaz esaten direnak, entzun izan direnak… egia ala gezurra diren jakin nahiko genuke. Euskaltzaindiaren lana barrutik ezagutzeko asmoa dugu. Lehenengo irrati tarte honetan aurreiritziak aztertu ditugu Iñaki Mendizabalekin Euskaltzaindiko Komunikazio arduradunarekin.  

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: NoViolet Bulawayoren "Jo dugu Budapest" ipuina

az. Abe 19 , 2018
Gaurko Xerezaderen artxiboan Jo dugu Budapest ipuina ekarri dute. NoViolet Bulawayo Zimbabweko idazlea dugu. Jo dugu Budapest (Hitting Budapest) ipuina plazaratu zuen eta ahots oso indartsu baten jabe zela erakutsi zuen. Afrikako hegoaldeko emakume honen ahotsa Mikel Elortzak ekarri du euskarara. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181219_Xerezade_Jo%20dugu%20Budapest2.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak