Jatekoak gorputzean egiten duen ibilbidearen azken zatiaz aholkuak eman dizkigu Oier Gorosabelek

Jatekoak ibilbide luze eta bihurria egiten du gorputzean: ahoan behera, esofagoa, sabela, duodenoa, heste meharra, heste lodia, ondestea eta uzkia zeharkatzen ditu. Azken zatiaz berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin.  Kakagura sentsazioa igartzen hasiko gara eta uzkiko esfinterra erabilita (borondatez kontrolatzeko ahalmena baitugu), tarte batez, libratzeko gogoari eutsi ahal izango diogu. Leku eroso eta lasaia aurkitutakoan, uzkia erlaxatzea nahikoa izan beharko litzateke heste lodi beherakari osoaren hustuketa erreflexua pizteko; 60 bat zentimetroko txorongo lodia erruteko, alegia. Idorreriaz jotako irakurleen aurpegiak ikus ditzaket: oi amets ukiezina! Izan ere, ohitura txarren eta osasun arazo anitzen ondorioz, jende askok –askok, gero- kaka egiteko arazoak ditu. Arazootako askok komunean uzkia ez erlaxatzearekin dute zerikusia. Pertsona batzuek, berriz, hainbat egun pasa ditzakete kaka egin barik. Idorreriaren jatorria askotarikoa izan daiteke, eta bakoitzak badu bere tratamendua.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: El Gorg del Diable, Gabriel Ferrater, grups bascos i catalans cantant plegats #Katalunia

ar. Urt 22 , 2019
Aquesta setmana, l’Albae ens explicarà la llegenda del Gorg del Diable. Recuperarem el Racó de les Lletres de la Jorja parlant sobre Gabriel Ferrater. I per acabar, escoltarem amb en Marcel grups bascos i catalans cantant plegats. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190117-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Aste honetan Albaek Gorg del Diable arroilaren kondaira azaldu digu. […]

Honekin lotuak