Urtebete izan du Ibai Aizpuruak Barraka garatzeko, eta gaur aurkeztu du Durangoko Azokak ematen duen sormen bekari esker eginiko jokoa. Ainhoa da Barraka bideo Jokoko protagonista, plastilinaz eginiko jokoa da, eta horrek estetika gozo bat ematen dio. Jokalari bakarrarentzat eginiko jokoa da, dagoeneko eskuragarri dago, Android eta PCrako egindako aplikazio moduan eta Kabia gunean aurkeztu dute eta aretoa jendez lepo bete da lehenengo partida jolasteko. Diseinua, irudiak, animazioak, soinuak eta programazioak Aizpuruak berak sortu ditu; musika, berriz, Gonzalo Sardón bere lagunaren ardura izan da.
Deskargatu hemen.