“Iralako auzoan kazolak bero bero daude” lelopean hauteskunde kanpainan kalera ateratzeko deia egin dute auzo elkarteko kideak. Urteetan aldarrikatutakoa eskatu nahi diote politikariei, esaterako osasun zentroa. Urteak dira anbulatorioa ireki behar zutela eta gaur gaurkoz ez dute. Garraiori dagokionez, autobus linea gehiago eta maiztasun gehiagorekin izatea nahi dute. Metroaren laugarren linea ere aldarrikatzen dute hori dela eta larunbatean manifestazioa egingo dute hegoaldeko auzoetan, Errekalden abiatuta.Juan Mari Zulaikak ekarri dizkigu auzotarren kezkak.
Deskargatu hemen.