Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen abiatuko da, larunbatean

Bertsolari txapelketako sintonia entzuten hari gara, larunbatean abiatuko da Hazparnen. 50 bertsolarik parte hartuko dute lau urtean behingo hitzorduan. Lehen faseak zazpi saio izango ditu, Euskal Herriko herrialde bakoitzean bana; lehenbizikoa Hazparneko Mendeala gelan jokatuko da, larunbatean. Abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jantziko diote txapela irabazleari.
2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan 50 bertsolarik hartuko dute parte, 2022ko aldian baino seik gehiagok. Horietarik 42 lehen fasetik abiatuko dira: lau Arabatik, hamar Bizkaitik, hamasei Gipuzkoatik, zazpi Nafarroatik eta bost Ipar Euskal Herritik. Lehen fase horretatik 17 bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Izaki Gardenak Taldeak gero arte bira egingo du azaroan

og. Ira 17 , 2026
Izaki gardenak taldeak Orubea eta Sitsa lanak argitaratu eta bira egin osten berriro “ gero arte” esatera doa, baina bi kantu eder ere argitaratu dituzte eta biratxo ederra egingo dute udazkenean. Jon Basaguren izan da gurean. Azaroaren 5ean egingo dute birako azken kontzertuetatik lehena, Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 13an Atarrabiako […]

Honekin lotuak