Martxaundi LaSierratik Bilbora oinez Ula Iruretagoienaren bizipenetatik

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean Bilboko Alondegian forma artistiko berrien nazioarteko topaketa burutu dira, Prototipoak deiturikoa. Ekitaldien artean, azalak sortze-gunearen Martxaundi ibilaldia burutu zen; Arabako LaSierra herritik (azala dagoen herritik) Bilbora oinez egiteko proposamena. Ibiltari izan dugu Ula Iruretagoiena, eta menditik ibiltzearen esperientzia konpartitu dugu. Oinez egiteak ikuspegi konkretu bat ematen dizu, eta gure lurraldetik bada, euskal kultura irakurtzeko modua da, gero espazioetan gorpuztu behar duguna. Lurraldean barna, bera ezagutzeak gako asko ematen dizkizu: bideak nondik eginak diren, partzelak eta mugak nola eraikitzen diren, bideak nola osatzen diren… Xehetasun hauetan jakintza handia dago. Herri edo hirietara nola iristen garen ere oso interesgarria da, herrien lehen irudia zein den, nola gerturatzen garen herriko plazara iritsi arte…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Okela kaltegarria da? Zenbat haragi jan dezakegu? Nutrizio aholkuak On ekin nutrizioen eskutik

ar. Eka 5 , 2018
Nutrizio On ekin nutrizioko lagunak ditugu bidai lagun.  Gaurko saioan Nahia Zeziagak eman dizkigu aholkuak. Astean zenbat aldiz jan dezakegu okel gorria?  Astean behin ona dela entzun izan dugu, baina, zenbat da “noizean behin”?  Okelea lurreko animalien eta hegaztien masa muskularra da; ehizatutako animalien muskulua edo giharra be okelatzat hartzen […]

Honekin lotuak