Udaberriarekin batera iritsi dira jaiak Bilboko auzoetara, eta urtero bezala, Deustuko jaiak izan dira lehenengoak. Ostiralean hasi, lehenengo asteburua gozatuta, bigarren asteburua bakarrik falta zaie. Jai Batzordeko Maialen izan dugu gurean, eta berak aletu dizkigu hemendik aurrera geratzen diren guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_maialen_deutoko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zahaeko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea kolektiboek Desalojo ilegalen aurkako gida aurkeztu dute gaur goizean Bilboko San Frantzisko auzoan eginiko prentsaurrekoan. Gida “Zeuena Biolentzia, Geurea […]

Bilboko Udalak beste urrats bat eman du Casillaren etorkizunerako estrategian. Bertan sartzen da azpiegitura berriak abian jartzea (bai kirolekoa, bai erabilera askotakoa) eta hura kokatzen den inguruneari bultzada ematea hirigintzaren, arlo sozialaren eta ekonomiaren ikuspegitik. Eraldaketa integral hori Casilla pabiloiaren eta inguruko plazaren metamorfosiak aurrera egin ahala ikusiko da.Horrela, duela […]

70 auzo elkarte, eragile sozial eta kultural baino gehiago batu dira Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforman, Udal eta Foru Gobernuak  auzo hauekin hartutako konpromezua bertan behera utzi duela salatzeko. Artazu Goikoa, Artazu Behekoa, Betolaza, Irala, Iturrigorri-Peñaskal, Larraskitu, Errekalde, San Adrián, Urizar Dorrea eta Uretamendi auzoekiko konpromezua hain zuzen. Arrate Lopez plataformako […]

Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Aratzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Peñaskal, Urizar dorrea eta San Adrian auzoetako eragile sozial eta elkarte batu eta Bilboko hegoaldea bizirik plataforma aurkeztu dute. Ekimen honen helburua instituzioei auzoa hauekiko duten utzikeria salatzea da, izan ere haserre eta kexu agertu dira. Arrate Lopez izan dugu gurean.  […]

Ekainean aurretik abisurik eman gabe Solokoetxera igotzen zen igogailuak itxi egin zuen. 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu ditu Solokoetxeko auzo eta Alde Zaharra, ekainean itxi zen arte. Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda […]

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Maiatzaren 13-14-15ean ERREKALDE HAZI ospatuko da, artearekiko eta kulturarekiko interesak batzen dituen errekaldeko elkarte, kolektibo eta norbanakoen jakinduria eta artearen jaia. Errekalde HAZI auzoko  elkarte-errealitate sendoa eta kultura-aniztasuna kontuan hartuta, gure arte- eta bizitza-adierazpen guztiak aterako ditugu kalera, elkarlanean . Aluzeta zentro komunitarioaren ekimena da (Gazteleku Elkartearen proiektua), gure kultura […]

Bilboko Udalak BILBAO IZAN programaren bisita gidatuen edizio berri bat jarriko du abian. Oraingo honetan, auzo protagonista Bolueta izango da, eta bisitak maiatzaren 3tik 28ra egingo dira. Bolueta ezagutu nahi duenak aukera paregabea izango du maiatzean.Lezama-Leguizamon familiaren domeinuak izandakoak aldatuz joan dira denboran zehar, gaur egungo Bolueta auzoa bihurtu arte. […]