SOINUGELA: Whiskey in the Jar, Dervish, Mavis Staples, Mandela eta reggae, GARA egunkariarekiko elkartasun kontzertua #PedroEliasIgartua

XVIII. mendeko Irlandako herri kanturik ezagunenetakoa dugu Whiskey in the Jar. Abestiaren highwayman edota kaminoetako lapurra dugu nagusia eta bere bizimoduaren gorabeherak kontatzen dizkigu balada honek, bere andrearen traizioa barne. Thin Lizzy taldeak 1972an bertsio elektriko entzungarria grabatu zuten, hura izan zen taldearen nazioarteko osperako lehenengo urratsa. Beste talde askok ere egin dute kantu honen bertsiorik, hala nola, The Dubliners, Metallica eta The Grateful Dead, baina guk gaur Sligoko Dervish taldeak grabatu berri duena aukeratu dugu. The Great Irish Songbook CD berrian amerikar musikariekin egin dute irlandar kantu tradizionalen bilduma. Entzun ditugunak: The Galway Shawl (Steve Earlekin), The Rocky Road to Dublin (Brendan Gleasonekin), Down by the Sally Gardens (Kate Rusbyrekin) eta The May Morning Dew (Rhiannon Giddensekin).

Reggae Mandela izeneko CD bikoitzean 36 kantu batu ziren Nelson Mandela Madiba omentzeko eta Hegoafrikako apartheid erregimen arrazistaren aurka protestatzeko. Kantuok Jamaikako kantariek egindakoak ziren garai ezberdinetakoak. Entzun ditugunak: A Letter to Nelson Mandela (Sugar Minott), Apartheid (Junior Marvin), The Real Enemy (The Mighty Diamonds), Mandela You’re Free (Barrington Levy).

Mavis Staples gospel kantaria bilduma berriarekin datozkigu, We Get By dugu diskoa, Ben Harperrek idatzitako hamaika kanturekin. Entzun ditugunak: Change, Anytime eta We Get By.

Aste honetan Donostian oso kontzertu berezia egongo da GARA egunkariari egindako eraso eta lapurretari aurre egiteko. Hainbeste euskal talde egongo dira elkartasun jai honetan eta egongo direnen artean guk batzuk gaurko saiora ekarri ditugu abesti banarekin: Ama zer duzu nigarrez (Ruper Ordorika), Spoiler (Berri Txarrak), Basamortuetako zalduna (Su Ta Gar), Obsesioak (Gari+Maldanbera), Salto! (Gatibu), Folsom Prison Blues (Des-Kontrol), Txori Barrote (Ze Esatek) eta Irina (Rafa Rueda).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Alde Zaharrak bizi duen egoera salatzeko Ibilbide ez turistikoa antolatu dute ekainaren 20an

ar. Eka 11 , 2019
Sos Alde Zaharra plataformak Ekainaren 20an  ibilbide “ez” turistikoa antolatu du. Zazpi kaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Alde Zaharrean hainbat eraldaketa eman direla salatu dute, aldaketa soz ekonomikoak, urbanistikoak azken finean bertan bizi […]

Honekin lotuak