SOINUGELA: Joe Gibbs jamaikar ekoizlea (I), Van Morrison, ETS

Joe Gibbs jamaikar ekoizlearen soinu-ibilbidea jorratuko dugu egunotan. 1942an jaioa, 1967an hasi zen, rocksteady garaian, elektronika ikasketak eginda eta teknikari oso ona izanik. 1969tik aurrera, reggae garaian, oihartzun handiagoa lortu zuen The Inspirations taldearekin. Entzun ditugu: Hold Them (Roy Shirley, 1967). Long Shot (The Pioneers, 1967), Give me a Little Loving (1967), The Scorcher (Errol Dunkley, 1968),  Just Like a River (Strange Cole + Gladdy Anderson, 1968), I Am the Upsetter (Lee “King” Perry, 1968), Red Red Wine (The Immortals), Wet Dreams (The Inspirations), Little Fever (Lloyd Willis), Liquidator (Lloyd Willis), Private Number (Ernest Wilson) eta Apollo 11 (The Moon Boss).

Van Morrisonek arinago ere, 1978an, Lonnie Donegan (estiloaren sortzailea) eta Chris Barberekin skiffle musika eremuko grabazioa eginzuen. Aurten berriro ere, baina sakonagoa izanik, skiffle (blues+rock+Ingalaterrako sustraiak) musika grabazio ezinbestekoa ekarri digu bere azkenengo taldeekin egindakoa, Moving on Skiffle izenekoa. Morrison hasi zenean skiffle zen AEBetako musikaren europako bertsioa. Entzun ditugun kantuak: Freight Train, Streamline Train, Gipsy Davy, In the Evening When the Sun Goes Down, This Loving Light of MeCome on In, Oh Lonesome Me, I’m So Lonesome I Could Cry, I’m Moving On eta Cotton Fields.

Amaitzeko, Arabako En Tol Sarmiento edo ETS taldeak disko berria argitaratu zuen iragan abenduan, Guretzat izenekoa. Bertatik entzun ditugu: Guretzat eta Barkaidazu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Hazkundearen mugak

ol. Mar 31 , 2023
Gaurkoan hazkundearen mugak ekarri ditu hizpidera Iñakik. 1972an, Donella Meadows eta beste hainbat kide barne hartzen zituen MITeko 17 zientzialariko talde batek Erromako Klubarentzat txostena egin zuten, hazkundearen mugen inguruan. Baliabide naturalak ezin dira, populazioarekin batera, etengabe hazi, finitoak dira, eta mugatua da ekosistemen ahalmena giza jardueraren maila handiei eusteko. […]

Honekin lotuak