PIPERPOLIS: Kirmen Uriberekin, Mokaua, Dabaka musika lehiaketa,

Kirmen Logela multimediaren lehenengo proiektu musikala Mokaua du izena. Hamaika abesti bildu dituzte cd batean eta DVDan logela multimediak azken urteetan egin dituen lan aipagarrienak, break on stage break dance lehiaketarako egin diren bideoak, motoi grafitiak, zuzenekoak eta sormen esperimentalak biltzen dira.Logelaren proiektu berria ezagutzeko Ander Garaizabal izan da gurean.
Kirmen Uriberekin batera bere azken liburuaz mintzatu gara Portukoplak, Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz.
Dabaka musika lehiaketaren berri izan dugu. Ostiral honetan bukatuko da Debagoineko musika lehiaketa. Goiena Telebistak eta Espaloia Kafe Antzokiak antolatutako musika lehiketaren bigarren edizioa da aurtengoa.
John Trolloperen atal berria, Zure aterkina da nire hegazkina kantu berriaren estreinaldia!. Saioa DESKARGATU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Etxebizitzak

az. Urt 10 , 2007
    Gaurkoan, Iñaki Barzenak etxebizitzen arazoa izan du aztergai baita horri lotuta dauden zenbait arazo ere. Bilboko Zorrotzaurren hasi eta mundu mailan gure bizimoduak sortzen dituen hainbat arazoren berri ekarri digu EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kide horrek. Solasaldi deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/inakibarzena070108.mp3

Honekin lotuak