HAUXE GURE LURRA: Zorrotzaurre eta klima aldaketa kontuan hartzen ez duen hirigintza

Zorrotzaurreko irla artifiziala izan dute hizpide gaurkoan Iñaki Barcenak eta Josu Larrinagak, eta uriolen aurrean urez betetzeko duen arriskua. Izan ere, salatu dutenez, Bilboko Udalak, gaur-gaurkoz ez du planik klima aldaketari aurre egiteko, eta ez du aldagai hori kontuan hartzen bere egitasmo urbanistikoak planifikatzean. Beste aldagai batzuri ere muzin egin die udalak Deustuko Erribera, behinola Olabeaga eta egun Zorrotzaurre esaten dioten lur eremuaren etorkizunaz erabakiak hartzeko unean, esaterako, bertako bizilagunen iritziari. Prometeismo bilbotar modukoa ikusten du Josuk horrelako politiken atzean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Alfonso Etxegarai deportatuaren itzulera kontatuko du “Camino longe” dokumentalak

az. Urr 2 , 2019
Cesaria Evoraren kanta ezagun baten izenburua hartu dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai plentziarraren itzuleraren kontakizunari titulua jartzeko. 40 urte dira Etxegaraik Plentziatik alde egin behar izan zuenetik, eta azken 33 urteak deportatuta eman ditu Sao Tome irla txikian.  “Sagarren denbora” filmean errealitate horretara hurbildu ziren zuzendari biak. […]

Honekin lotuak