Gure Bizkai-Gipuzkoetako kostaldean basurdeak ugaldu direlako pentsatu du Josuk gaurko atalari izenburua jartzeko Obelix aipatzea. Izan ere, dexente ugaritu dira basurdeak, tradizioz depredatzaile izan dituztenak -otsoak zein ehiztariak- inoiz baino gutxiago izanik, landa-eremuak abandonatuta eta sastrakadi bihurtuta. Hedatzeko joera dute azkenaldion, eta gure kostalde urbanizatuan gero eta ohikoagoak bihurtu dira. […]

Askapen faltsuak aldarrikatzen ibili gara urte luzez, bizitzaren zama materialetik libre egotea, beste gauza batzuk egin ahal izateko, baina horren ondorio ekologiko sostengaezinak kontuan hartu gabe formulatu dira aldarri horiek. Aurelien Berlan idazlearen Autonomía y subsistencia. Una teoría ecosocial y materialista de la libertad liburua ekarri digu Josuk hizpidera. Liburu […]

Gaurkoan Josuk Natura leheneratu orain manifestua izan du hizpide, hainbat euskal talde ekologistek urrian sinatutakoa. Dokumentu horretan galdegiten diote EAEko Gobernuari neurriak har ditzan Legean ezarritako epeen barruan, EAEn degradatutako guneak identifikatuz eta horiek leheneratzeko neurriak indarrean jarriz, inongo aitzakiarik gabe. Adibidez, lan publikoen ondoren iraulitako lurrek panpa belarraren inbasioa […]

Busturialdean dago Urdaibai, duela 40 urte, 1984. urtean, Biosferaren Erreserba izendatutakoa. eta bertan MTA (Megaproiektu Turistiko Autoritarioa) eraiki nahi dute, Iñakik azaldu digunez. Megaproiektua zer da? Negozioa egiteko normalki kanpoko eragileek diseinatuta, etekina atera eta kanpora eramateko pentsatua. Glokalizazio fenomeno globalak toki zehatz batean garatzen dituzten proiektuak dira, mega proiektuak […]

Abelzaintzaz jardun du gaurkoan Josuk, abelzaintza industrialaz eta tradizionalaz, abereei tratu txarrak… Behin egin genuen txuletari buruzko saioa, eta gaurkoan “txiroen txuleta” den hanburgesari buruz. Langileen gutizia zen oso noizean behin, txuleta bat jatea. Abelzaintzari buruz maiz mintzatu gara, abelzaintza industriala eta eskala handikoa, tokikoa eta txikikoa, haren ondorio ekologikoez […]

Gaurkoan Josuk BERRIAn argitaratutako iritzi artikulu bat ekarri digu. Bertan azaltzen duenez, oso ohikoak dira ekologisten arteko xextrak eta polemikak, ekoantsietate maila altua dago aktibisten artean eta gaur egun klima-aldaketaren eszenatoki negatiboenak saihestu eta trantsizio ekosozial zuzena bermatzeko estrategia eta taktiken inguruko ezbaiak bukaezinak dira, ezinbestekoak bezainbeste. Orain halako polemika […]

Hidrogenoa energia gordetzeko panazea bezala aurkezten zaigu: konbustible garbia da, erretzean ura besterik sortzen ez duena… Baina hura sortzeko energia izan daiteke erregai fosiletatik etorritakoa. Adibidez, biomasa erabiliz, hidrogenoa sor daiteke, baina horretarako gure oihanetako egurra erabiltzen bada ez da batere berdea izango. Hidrogeno “berdea” sortzeko elektrizitatea erabiltzen denean, alegia, […]

Iñakik ekarri digu gaur ekofaxismoaren eztabaida. Gero eta gehiago entzuten dugu hori badatorrela, populismo eskuindarraren eskutik. Gobernuan zirela, naziek Alemanian eta Falangistek Espainian, neurri ekologista batzuk proposatu zituzten, baina gaur egungo faxismoak ez du horrelako ezaugarririk. Latinoamerikan, AEBetan, Europan. Batetik, lurralde faxismoa dago, barrukoentzat eskubideak eta kanpokoentzat hesiak; bestetik, Faxismo […]

Solastalgia ekarri digu mahaigainera Iñaki Barcenak gaurkoan. Lehengo batean ekoantsietateaz mintzatu ginen, eta hau antzeko kontzeptua dugu. Glenn Albrecht filosofo australiarrak sortu zuen, eta bere giza jardueren edo klimaren eraginez, lurralde batean izaten diren aldaketa suntsitzaileen ondorioz, bertako populazioan gertatzen diren nahasmendu psikologikoen multzoa bezala definitzen da solastalgia kontzeptua. Ezagutu […]

Euskal ekofake bat izan daitekeena topatu zuela esan digu Josuk, 2024ko maiatzean Juan Martin Elexpuruk BERRIAn argitaratutako artikuluaren harira. Euskal negazionismoaren giroan jada kokatutako iritzien artean (txertoen aurkakoak, Veleiako aztarnategiko ustezko euskarazko ostraken egiazkotasuna defendatzen dutenak eta beste) bada, egon, beste hainbat lekutan bezala, klima aldaketa antropikoa edo gizakiak eragindakoa […]