Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Jorge Riechmann-en aipu batetik abiatu da gaur Josu, esanez sarritan pentsamendu erreakzionarioaren argitasunari erreparatu behar zaiola noizean behin, interesgarria delako. AEBetako eskuindar kazetari eta iritzi-emale ezaguna den Ross Douthat ekarri du hizpidera, bere The Decadent Society: How We Became the Victims of Our Own Success liburuan munduak pairatzen dituen hainbat […]

Glasgowrako martxa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da gaur goizean, eta Santurtziko portuan ontziratuko dira ibiltariak, arratsaldeko 20:30ean. Ibilbidea gogorra izango da alderdi fisikotik: 29 etapa izango ditu, eta ibiltariek egunean 30 kilometro egin beharko dituzte, batez beste. Ecologistas en Accióneko eta Extinction Rebellioneko ekintzaileak 8 hilabetez aritu dira lanean, ekintza […]

Gaur Iñakik negazionismoa eta negazionistak jarri ditu mahai gainean, pandemia dela eta, puri-purian dagoen gaia baita. “Zientifikoki frogatuta dagoen ebidentzia ukatzea” dela dio hiztegiak. Darwinen bilakaeraren teoria ukatzen dute kreazionistek, lurra biribila denik ukatzen dute terraplanistek eta, ekologiaren arloan, klima aldaketa gertatzen ari denik ukatzen dituztenak ere badira. Negazionista peto-petoenak […]

Erregai fosilen lobbyak hamarkadak daroatza aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak atzeratuz. Horrek krisi klimatiko egoerara ekarri gaitu. Berotegi efektuko gasen emisioak lehen baitlehen jaisten hasi ezean, klimaren aldaketa bortitzek eragin katastrofikoak eragin ditzakete mundu osoan zehar.Horregatik orain bizi ditugunak urte erabakigarriak dira krisi klimatikoari aurre egiteko. Testuinguru honetan Bizkaiko mugimendu ekologistako […]

Euskal Herriko hiriburu guztietan eta munduko beste 120 herrialdetan ikusi ahalko dira egun hauetan Klima Larrialdia salatzeko greba zein mobilizazioak.Gobernuei klima larrialdiaren aurrean neurri efektibo, erreal eta berehalakoak eskatzeren helburuarekin, greba orokorra deitu dute irailaren 27an. Nagore Quintano batu zaigu saiora Fridays For Future mugimenduko kidea da, Fridays For Future […]

Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” […]

Martxan daude UEUko udako ikastaroak, eta horietako bat izango dugu hizpide datozen minutuetan. Asteartean Bilbon Klima-aldaketa aztertuko dute Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz  ikastaroan. Jardunaldi hau EHU eta UEUren elkarlanari esker antolatu da Bizkaia Aretoan, Pirinioetako eremu geografikoan klima-aldaketak dituen eraginari eta ondorioei buruzko eztabaida jendartera zabaltzeko asmoz, eta matrikula […]