Hamar emakumeen ibilbidea jaso dute EHUko zenbait historialarieek. Egindako ikerketarekin aurrera eraman dute 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak erakusketa, ikusgai egon dena Zabalgune eraikinean. Historia egin duten emakumeen artean hamar aukeratu dituzte. Haien profilean komuna den ezaugarri bat Bilbo da, guztiek hiriarekin loturaren bat dutelako: bertan jaiotakoak, haien lana hirian garatu zuten edo haien obren ardatza izan da. Beste ezaugarri komuna garaia da, 1800. eta 1936. urteen artean bizi izan ziren hamarrak. Jada bukatu den erakusketa honen xedea hiriaren bilakaeran eragin emankorra izan duten emakumeen irudia argitara ekartzea izan da eta horri buruz hitz egiteko gurera gehitu da Joseba Agirreazkuenaga, EHUko historialaria eta ikerketaren koordinatzailea.
Deskargatu hemen.